viernes, 15 de febrero de 2013

Otsailak 15

Atzoko eguna "San Valentin" izenaz ezagutzen dugu guztiok. Maiteminduta dauden bikoteek elkar opariak egin edota zenbat maite diren esateko eguna. Internet ireki eta bihotzez beteriko zein maitasunez gainezka idatzitako hitzak aurkitzen genituen atzo.
Baina norbait benetan maite dugunean, ez ote da egunero San Valentin? Maitasuna dagoen harremanetan ez dago otsailak 14 bezalako egunak itxaroteko beharrik, beste pertsona zenbat maite duzun esan edota zure bizitzan ezinbestekoa dela demostratzeko. Urteko 365 egunak dira otsailak 14.

Bestalde, gaur otsailak 15 da. Ez da hitzik egin gaurko egunaren inguruan. Gaur, minbizia duten haur guztien eguna da. Egunero, etengabeko borrokan ari diren haurren eguna. Sufrimendu handia bizi duten arren, iratzarten direnetik, ilargia ezkutatzen den arte, familiaren laguntzari eutsiz, bizitzari irri egiten dioten haur guztien eguna da gaur. Agian, egokiagoa litzake, haiegaur bezalako egunetan, haur guzti hauei maitasunez beteriko mezuak bidaltzea.

jueves, 7 de febrero de 2013

Eguzkia

Zoriontasunaren aurpegia zeharo ahaztu duzun egunean. Sareta igo eta laino ilunak besterik ikusten ez dituzun egunean. Gora begiratu eta eguzkia aurkitzeko etengabeko borrokari ekiten diozu. Lainoei aurre egin, eta haien atzetik ezkutatzen den hura ikusteko gai zarela esaten ausartzen zara. Argi izpi bat ikusi, eta eguna argituko duelakoan, lainoen kontrako borroka alde batera utzi eta egunari aurre egitea erabakitzen duzu.

Agian, argi izpi bat ez da nahikoa. Benetan beharrezko duzun hura eguzkia da. Zehaztasunez ikusten ez duzun arren, badakizu hor egongo dela. Lainoen atzean ezkutaturik dagoen arren, beti izango da zurekin. Hala ere, egunero iratzarri eta korrika zoaz lehiora. Zerura begiratu eta eguzkia ikusteko irrikan, gainontzeko guztia ahazten duzu. Egun bat, eta beste bat, eta beste bat, eta beste bat...

5.egunean, irribarretsu iratzarri, eta lehioa irekitzean, bertan ikusten duzu. Beti bezain irribarretsu. Hor dago eguzkia. Ikustearekin nahikoa izan da, besarkatu aurretik, irri egin eta pijama kendu eta kaleko arropak jarri bezain laister, kalera abiatzen zara. Etxeko atea ireki eta eguzkia bezain zoriontsu, urratsak indarrez ematen dituzu. Oraingoan, argi izpi bat ez, eta bere presentzia duzu lagun.

Argi izpiek indarra ematen dizkiguten arren, eguzkia dugu beharrezko.