
Agian, argi izpi bat ez da nahikoa. Benetan beharrezko duzun hura eguzkia da. Zehaztasunez ikusten ez duzun arren, badakizu hor egongo dela. Lainoen atzean ezkutaturik dagoen arren, beti izango da zurekin. Hala ere, egunero iratzarri eta korrika zoaz lehiora. Zerura begiratu eta eguzkia ikusteko irrikan, gainontzeko guztia ahazten duzu. Egun bat, eta beste bat, eta beste bat, eta beste bat...
5.egunean, irribarretsu iratzarri, eta lehioa irekitzean, bertan ikusten duzu. Beti bezain irribarretsu. Hor dago eguzkia. Ikustearekin nahikoa izan da, besarkatu aurretik, irri egin eta pijama kendu eta kaleko arropak jarri bezain laister, kalera abiatzen zara. Etxeko atea ireki eta eguzkia bezain zoriontsu, urratsak indarrez ematen dituzu. Oraingoan, argi izpi bat ez, eta bere presentzia duzu lagun.
Argi izpiek indarra ematen dizkiguten arren, eguzkia dugu beharrezko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario