lunes, 11 de marzo de 2013

XXXXO

       Zoriontasunera hurbildu eta hatzamarraren puntarekin ukitzen duzun unean, haren aurpegia ziriborro bat bihurtzen hasten da eta beste behin ere, itzultzeko ordua iristen da. Zoriontasunari estu heltzen diozun arren, ezin zara haren alboan gelditu, haren itxura aldatuz hasi baita desagertu den arte. Tristurara baino, beste zoriontasun batera gerturatzen ari zarela pentsatzea nahi duzu. Eta iristerakoan, haren aurpegia oroitzearekin bat, egutegia begiratu eta atzera kontua egiteari ekiten diozu. Azkenengo egun hori errotuladore gorriaz borobiltzen duzularik bi puntu eta parentesi batekin batera. 

       Tarteko egun guztiak begiratu eta gaurkoa atzean gelditu dela oroituz X bat marrazten duzu egutegian. X bat gutxiago gelditzen da jada. Orduan, egutegia begiratzeari ezin utzi, borobildutako egunaren aurretik dagoen hura, azkenengo X izango den hura markatzeko irrikitan zaudela ohartzen zara. Hura markatu bezain laister, gorriz borobildutako unea bertan egongo baita. 

      Ordurarte, bidean hainbat X markatu beharko dituzu, beraz, egutegia itxi eta borobildutako egunaren atzean ezkutatzen den hurarekin oroituaz bat, irri bat marrazten zaizu aurpegian eta irriari estu eutsiz, aurretik duzun bideari aurre egiten ausartzen zara.

               


No hay comentarios:

Publicar un comentario