
Egoera traketsetan bizi direnak, baina beti ere, haurrak. Lotara joan eta begiak inoiz irekiko dituzten beldur diren haurrak, ostera, begiak ireki, eta alboan familia eta etxebizitza ez izatearen beldur diren haurrak. Kalera irten, eta, aske jolasteko aukerarik ez duten haurrak. Bazkalordua iritsi eta jatekorik ez duten haurrak, gosez hiltzeko beldur diren haurrak. Aurpegian marrazturiko irria aspaldi ezabaturik duten haurrak. Bizirauteko etengabeko borrokan dabiltzaten haurrak... Milioika haur eta milioika gaitz.
Itxaropena delakoan sinistu nahi dut: Helduko da eguna noiz lerro hauek idatzi eta haurren irrientzat tokirik baino ez den egongo, haurren malko guztiak itota egongo diren eguna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario